lunes, 16 de mayo de 2011

Eten digitala

Julio Cabreroren artikulua irakurri behar izan dugu eta honek eten digitalari buruz hitz egiten du. Ni saiatuko naiz artikulu honen laburpena egiten.
Julio Caberok, eten digitala beti egon den zeozer legez definitzen du. Hau da, betidanik egon dela talderen bat bere ezaugarri edo arrazoi ezberdinen bategatik teknologia berriak eskuratu edo erabili ezin izan dituena (kultura dela eta, egoera ekonomikoa dela eta…).
Eten digitala, arrazoi ezberdin askorengatik sortzen da gure gizartean; egoera ekonomikoa dela eta, politikoa (herrialdeen medio eta euren interesekin lotutarik dagoena), hizkuntzarekin lotua, psikologikoa (premia berezidunak behar dituzten pertsonentzat egokituta ez dagoelako)...

Julio Cabreronek, bi jarrera ezberdin antzematen ditu.
1.Alde batetik "biguna" delakoa, zeinetan eten digitalak sortzen duen arazoa soilik telekomunikazioen teknologi eta informatikaren azpiegituran ikusten den.
2Bestetik, "gogorra" izango genuke, eta honetan kapitalismoa oinarritzat duen gure gizarteak sortzen duen ezberdintasun sozial eta ekonomikoan ikusten da arazo nagusia. Herrien bazterketa IKT-ek zeharka sortua ere badago gaur egun, beraz.

Eten digitalak hezkuntzan:
Eragin handia izango due eskoletan. Egia esan,nabaritzen dugu hau, maiz ikasleek teknologia berriei buruz irakasleek baino gehiago dakite, adibidez. Hau, teknologia hauek gizartean bizkortasun handiz txertatu direlako da, eta irakasleek ez dutelako denborarik izan hauetan guztietan formatzeko, eta maneiatzen ikasteko.

Beraz, argi ikusten da irakaskuntzan aldaketak suposatuko dituela: alde batetik, irakasleek formazioa jaso beharko dutelako teknologia berri hauetan, eta beste aldetik, ikasleei hauek erabiltzen irakatsi beharko zaielako eskolan.

Bukatzeko, eten digitala gelditzea ia ezinezkoa dela esan genezake, teknologia berriek aurrera jarraituko dutelako berrikutzak eskaintzen. Guk, irakasleok egin dezakegun gauza bakarra zera da, gure ikasleak kontzientziatu, eten digitalaren berri eman, eta munduan askok eta askok erabili ezin dituzten teknologia berri hauek erabiltzeko jarrera egokia irakatsi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario